Korrika astea dela eta Oihan Vega izan dugu ikastolan. DBH 4ko ikasleei “Nahi dudalako kanpaina” aurkeztera etorri da, gure ikasleek euskaraz ikasteko eskaintza ezagutu dezaten. Urtero euskaraz bizi den pertsonaia famatu bat etortzen da eta aurten Gaztea irratiko kazetaria eta Dj-a izan dugu ikastolan.
Gaztea 40 principales-en gainetik euskaldunok gehien entzuten dugun irratia da, euskal musika gazteok gustuko dituzten erritmoekin uztartzen baititu. Gaztea irratiaren eskutik bere diskofestak direla eta, Oihan ere famatua da Euskal Herrian. Izan ere, bai Gaztea irratiaren bai diskofesten helburua euskaraz musika entzutea eta ondo pasatzea da.
Gure ikasleek Oihanen hitzak asko disfrutatu diztuzte eta ziur gaude haien ikasketak euskaraz jarraitzeko beharra eta energia transmititu diela. Azken finean, euskarak euskaldun egiten gaituena da.


