Ohiko agurra LH 6 eta DBHn

LH 6

Ikasturtea amaitzear dago eta, tradizioak markatzen duen moduan, 6. mailako umeei Lehen Hezkuntza agurtzeko jaia antolatu diegu.

Eguraldi onaz baliatuz, beheko patioan eratu dugu sukalde berezia, eta ikasleetariko batzuk, mantala eta sukaldari-txanoaz apainduta, gaurko bazkaria prestatzeko arduradunak izan dira.

Dena jateko prest zegoenean ikaskideak gustoko duen “hot-dog”-a prestatzera hurbildu dira.

Modu berezi batez igaro dute jantokiko egun hau.

DBH

Bestalde, DBH-ko maila guztietako ikasleei, jantokiko ikasturtea modu bereziz bukatzeko, “self-service” zerbitzua eskaini diegu. Banan banan eta hilera bat eginez nerabe bakoitzak platera bere nahietara osatu du.

Nahiz eta erabili diren elikagaien aldetik ezberdintasun handirik ez egon, ikasleek zerbitzatzeko era-aldaketa gustura hartu dute.

Honela, lasaitasunez eta hizketan jantokiko azken-aurreko eguerdia igaro da Bigarren Hezkuntzan.

Picnic (LH 6)
Self service (DBH)