Gaurkoan, harrotasunez beteak aurkezten dizkizuegu Ikastolaren kilometroan zehar (1719) lekukoa eramango duten ikasleak.
Belate Bermeosolo, Mikel Blajakis (argazkian Hodei Tirado-k ordezkatu du), Uxue Quintás eta Xabier Clares izango dira Korrikaren buru Ikasleen Etxeetatik begiratokiraino. Erronka polita aurrean daukatena.
Gainera, aurreko Korriketako peto guztiak argazkian erakutsi nahi izan dizkizuegu. Harro egoteko altxorra gurea. Urte asko daramagu euskararen festa honen parte izaten. Horregatik, ezinezkoa egiten zaigu gure peto gustukoena aukeratzea. Eta zuena, zein da?




