Artista bat dugu gure Ikastolan: Ekhiñe Mateo, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikaslea. Koadro eta eskulanen sormen-lanak erakutsiko ditu Portugaleteko Santa Klara kultur etxean. “NI NEU” izenarekin, apirilaren 17tik maiatzaren 12ra egongo dira ikusgai. Bere arteaz, akuarelez, oleoz, tinta txinatarrez, puntillismoz eta abarrez gozatzera gonbidatzen zaituztegu.