Ekainean komunitate proiektuak egingo ditugu ikastolan. DBH 2koa immigrazioari buruzko proiektua izango da, eta zuen laguntzarekin kontatu nahiko genuke.
Proiektuaren izenburua honakoa da: Ni, biharko inmigrante? Azken helburua etorkinekiko enpatia lortzea da.
Horretarako, bi jardunalditan garatu beharreko jarduerak diseinatu ditugu:
- Lehenengo jardunaldian (ekainaren 16an), ikasleek Espainiako hainbat lekutatik Santurtzira etorri ziren beren senideen esperientziak ezagutuko dituzte. Horretarako, elkarrizketak eta aurkezpenak egingo dituzte.
- Bigarren egunean (ekainak 19), gaur gure herrira iristen direnen egungo egoera ezagutu nahi dugu. Horretarako Baobat elkartearen laguntza izango dugu, ikastolara etorriko baitira egungo Santurtziko immigrazioaren errealitatea kontatzera.
Ondorioz, lehenengo jardunaldiko (ekainaren 16ko) lana aurrera atera ahal izateko zuen laguntza eskatu nahiko genizueke. Horretarako, ikastolara 10:30ak inguru etortzeko prest dauden 4 edo 5 kolaboratzaile izan beharko genituzke (aititeak, amamak, aitak, amak edo beste senide batzuk), gure ikasleei kontatzeko etorkin gisa izan duten esperientzia. Ikastolara hurbiltzeko aukerarik ez balego, elkarrrizketa aldez aurretik eta etxean ere egin eta grabatu dezakegu.
Interesgarria izango da gure ikasleek etorkinen istorioak lehen pertsonan entzutea. Azken finean immigrazioa ez zaiela arrotza ulertzea nahi dugu, haien senideak etorkinak izan baitziren, eta biharko egunean, edozein arrazoi dela medio, agian beraiek emigratu beharko dutela ikusi ahal izango baitute.
Senideren bat interesatuta badago, bete eta bidali bueltan ikasleei eman genien orria edo tutoreokin harremanetan jarri ekainaren 2a baino lehen.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.