Gaur ikastolan Oihan Vega aurkezlea, irrati-esataria, musikaria eta DJ-a egon da DBH 4. mailako ikasleekin saio bat egiten.
Saio hau Santurtziko udalak antolatutako Nahi dudalako kanpainaren barruan kokatzen da, eta honen helburua da DBH 4. maila bukatzen duten ikasleek haien ikasketak euskaraz egiten jarrai dezaten animatzea.
Horretarako, euskal munduko erreferenteen mintzaldiak antolatzen dituzte eta aurten ere Oihan Vega egokitu zaigu.
Oso saio interesgarria, motibagarria eta dinamikoa egin du Oihanek, gure adinetako ikasleei guztiz bideratuta eta berehala lortu du ikasleen parte-hartzea eta inplikazioa.
Bikain Oihan, beti bezala.