MUNDUA NIRE LEIHOTIK

AGENDA 21eko INGURUMEN LEHIAKETA

“Mundua nire leihotik” izenburuarekin Santurtziko Udaletxeak aurtengo Ingurumen lehiaketa aurkeztu du. Ikasturte honetan korreo elektronikoa erabili beharko dugu parte hartzeko.
Lau kategoria desberdin daude: Lehen Hezkuntza 1. eta 2. mailan (marrazkia), Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailan (collage), Lehen Hezkuntza 5. eta 6. mailan (idazlana) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ( hausnarketa).
Lanen argazkiak edo lanak tutoreari bidali bahar zaizkie maiatzaren 29a baino lehen. Argazkiarekin batera informazio hau gehitu behar da:
– Izen abizenak.
– Jaiotze data.
– Ikastolaren izena.
– Maila.

GAIA:

Natura aldatzen ari da, eta horrek, batzuen iritziz, hitz egiten ari dela esan nahi du. Entzuten saiatuko gara?

Orain, mundua zuen leihoetatik begiratzen duzuenean, zer ikusten duzue?

Zerua urdinago dago, animaliak hirietan paseatzen ikus ditzakegu, zarata gutxiago dago, portuko ura garbiago dago…

Ziur egun hauetan, Santurtzi, desberdin aurkitu duzuela, Santurtzi beste ikuspegi batetik ikusita, mundua mugitzen…

Santurtziko ume eta gazteen begietatik zer ikusten den jakin nahi genuke.

Horregatik, zuek ikusten duzuena guri kontatzera gonbidatzen zaituztegu. Animatuko zarete?

1. Kategoria. LEHEN HEZKUNTZA 1-2 // MARRAZKI BAT

Zuen leihoak marraztu eta bertatik ikusten duzuen natura marraztu beharko duzue.

Badakigu leiho guztietatik ez dagoela ikuspegi bera; beraz, kasu horretan zuen leiho birtuala diseinatuko duzue, irudimena noraino iristen den erakusteko eta bururatzen zaizuena marrazteko. 

2.Kategoria. LEHEN HEZKUNTZA 3-4// COLLAGE

Zuen leihoei buruzko collage bat egingo duzue, ikusten duzuen natura irudikatzeko. Zuen leiho birtuala sortzeko aukera ere izango duzue.

Edozein material erabil dezakezue, baina birziklatua bada, hobe!

3.Kategoria. LEHEN HEZKUNTZA 5-6 // IDAZLANA 20 LERRO

“Mundua nire leihotik…” esaldiarekin hasiko zarete idazten.

Hortik aurrera, askatasunez idatzi ahal izango duzue ikusten duzuena eta sentitzen duzuena, eta ez ahaztu naturarekin lotutako alderdiak balioesten saiatu behar duzuela. Idazlanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkez daitezke.

4.Kategoria. BIGARREN HEZKUNTZA ETA BATXILERGOA // INGURUMENARI BURUZKO HAUSNARKETA

Irudi bat, albiste bat, testu bat… aukeratu beharko duzue, egunotan ingurumenari buruz azaldu diren berrien artean, arreta handien piztu dizuen gertakaria erakusten duena. Testu, irudi, albiste… horretan oinarrituta, gogoeta egin azken aste hauetan mundua nola aldatu den, nolakoa izatea gustatuko litzaizuekeen, zer behar den horretarako…

ANIMA ZAITEZTE!