Gure familiek ikastolatik modu seguru eta ordenatu batean ateratzeko sortu zen mugikortasun patrulla, ikastolako irteeretan trafikoa kontrolatzeko.

Ikastolako edozein guraso sartu daiteke patruilan. Konpromisoarekin ez kezkatu, guraso taldea da azken finean, eta guztiok badakigu laneko eta klaseko ordutegiak uztartzea zaila izan daitekeela. Horregatik, guztion artean egutegi bat antolatzen dugu bakoitzaren posibilitateak kontutan hartuz. Txandak 16:15etan hasten dira, eta normalean 10 edo 15 minutu irauten dute gehienez.

Patruilak egiten duen lanari dagokionez, oso sinplea da: dagoen trafikoan arreta jartzen dute, eta pasabidea erregulatzen dute. Horretaz gain, oinezkoetan ere arreta jartzen dute, presak direla eta inprudentziarik ez egiteko.

Patruilan parte hartu nahi duzu? Ez izan beldurrik eta mezu bat bidali Joseba Ochoari! Hemen bere emaila: joseba.ochoa@gazbi.net