2019 – 2020 HH, LH eta DBHrako aurrematrikulazio-kanpaina

OHIKO GALDERAK

Ikastola guztietan proiektu bera dago?

Marko orokorra bera da. Marko horren garapena da aldatzen dena. Kontuan hartu behar dugu ikastolaren tamaina, testuingurua, etab.

Batxilergoa eskaintzen duzue?

Ez, ez dugu eskaintzen momentu honetan. Derrigorrezko hezkuntza osoa dugu, 16 urte arte.

Ikastolatik irteterakoan, nora joaten dira?

Ikasle asko Asti-Lekura joaten dira; beste batzuk, aldiz, institutura. Uste dugu daramaten oinarri sendoarekin prest daudela nahi duten lekura joateko.

HHn noiz da egokitzea? Nola egiten da?

Irailean hasten diren umeen familiei egokitzapen irizpide batzuk gomendatzen dizkiegu. Irizpide horiek orokorrak dira eta gero familia bakoitzarekin hitz eginda molda daitezke.

Lehenengo bi egunetan haurra familiarekin gela barruan ordu erdiz egongo da, eta ondorengo egunetan denbora luzatzen joango gara apurka-apurka. Bi asteren buruan,ohiko ordutegia izango da.

0-2 zikloan umeen sarrera malgua da ordutegiaren aldetik?

Ikasleak 10:00ak arte sar daitezke.

3-5 zikloan umeen sarrera malgua da ordutegiaren aldetik?

Ikasleak 9etatik 9:45 arte sar daitezke.

Nola bermatzen dugu etapetako lotura?

Ikastolen proiektuak lotura du etapen artean. Formazioa jasotzen  dugu. Hortaz aparte zuzendaritzak horren jarraipena egiten du.

Nola kudeatzen dituzue alergiak?

Protokolo zehatz bat dugu gai horri erantzuna emateko.