Haur Hezkuntza 5οΈβ£ urteko haurrek bizi izan dituzte euren lehenengo koloniak Lurraskan πππ€Έπ½πΏ Autonomiaren π eta autoezagutzaren π§ bitartez mundu berrietara gerturatu dira gure protagonistak πΏππ¦π·οΈ Esperientzia ahaztezina ππ
Koloniak beti dira kontuan hartzeko momentua gure ikasleen garapenean. Inflexio-puntu bat haurren heltze-prozesuan. Era berean, Lurraska leku aparta da ikasleek autonomia lantzeko eta gizarteratze prozesuan sakontzen hasteko.
Eguneroko errutinen kudeaketa eta hainbat gaitasunen praktika dira irteera hauen zutabe nagusiak.
5 urteko gelak ezin izan du gehiago gozatu. Denek bizi dute Lurraskako fauna, bertako gastronomiaz gozatu dute eta zehaztasun gehiagorekin edo gutxiagorekin antolatu dituzte euren maletak. Bidaia ahaztezina.





