LH 3.mailako ikasleek, maiatzaren 5ean, lantzen ari diren unitatearekin loturiko irteera egingo dute. Sarriako parketxera joango dira; bertan ekintza desberdinak egingo dituztelarik.
Egun osoko irteera izango denez, bazkaria ekarri beharko dute. Baita naturan aritzeko zapata eta arropa egokia ere.
Haurrak ikastolan utzi beharko dituzue 8:58etan eta 16:30etan jaso. Irteeraren prezioa 12€koa izango da eta hurrengo erreziboan kobratuko da.