Umeak beti daude presaka, ez dira apenas gelditzen. Eta ikastolatik egun osoa pasa eta gero, bere gurasoak ikusi ezinik, arrapaladan ateratzen dira (batez ere txikienak direnak). Horretaz gain, gurasook ere irrikatan gaude gure umeak hartu eta etxera joateko, eta askok kotxea erabiltzen dugu. Presaka gabiltzanez ez gara batzuetan enteratzen eta behar ez dugunean aparkatzen dugu.
Momentu horretarako daukagu mugikortasun patrulla, ziztu bizian ateratzen diren ume horiek eta batzuetan oharkabetzen garen gurasoei pixka bat laguntzeko. Lankidetza da azken finean, gurasook elkar laguntzen diogu ikastolako irteerak erosoagoak eta ordenatuagoak izan daitezen.
Patruila aurrera eramateko jendea behar dugu. Orduan, apuntatzekotan, egunero joatera konprometitu beharko zara? Ez.Guztion artean antolatzen ditugu egunak, gure posibilatateen arabera.
Mugikortasun patrullaren inguruan gehiago jakin nahi izatekotan hemen klikatu dezakezu, bertan informazio guztia agertzen da eta
