Korrika ospatzen ari garen aste berezi honetan, Elena Caballero La Basu RAP abeslariarekin mintzaldia izan dute DBH 3. mailako ikasleek. 13 urte zituela RAParen munduan sartu zen eta gaur egun bere bizitzaren ardatz nagusia da, Rapetik bizitzea lortu duelarik.
Rapeatzen hasi zenean gaztelaniaz egiten zuen, baina pentsatu zuen euskaraz egitea oso beharrezkoa zela eta diska bat euskaraz ateratzea erabaki zuen, izan ere bera izan zen euskaraz rapeatzen disko bat kaleratu zuen aurreneko emakumea.
Ikasleek HIP-HOParen eta RAParen arteko ezberdintasunak ikasteko aukera izan zuten, baita haien eskuz erritmoa eramanez, La Basuk momentuan sortutako abesti batean lagundu ere.
Saio zoragarria eta giro aparta lortu zuen emakume bikain honek.
Eskerrik asko eta hurrengorarte, La Basu!
