Kaixo familia,
Jarduerak berreskuratzen jarraitzen dugu! Heldu da 22. Korrika…
Eta nola ez, ikastola hainbat ekintzatan parte hartuko du, horietako bat Korrika Txikia izango delarik.
Ekitaldia apirilaren 1ean egingo da (gure kolorea urdina izango da, beraz, egun horretan ikasleek ikastolako kirol kamiseta edo txandala ekarriko dute, boluntarioek ere kamiseta urdin batekin etorri beharko dute) bi isurialdetan banatuta (Mamariga eta Kabiezes) abiatuko da eta parke nagusian amaituko da.
HH 4. mailatik LH 6. mailara arteko ikasleek ordezkatuko dute gure ikastola. Eskola-ordutegia ohikoa izango da.
LH 4tik aurrerako ikasleak bakarrik egongo dira parkean gainerako jarduerez gozatzeko. Gainerakoak ikastolara igoko dira berriro.
Nola lagundu dezakezue?
- HH 4ko eta HH 5eko 35 heldu inguru beharko ditugu txikiei laguntzeko (heldu bakoitzak 2 txiki eramango ditu).
- LH 1. mailatik LH 6. mailara, launa familiar kurtso bakoitzeko.
Noiz?
Apirilaren 1ean 9:30etik 11:00ak arte gutxi gorabehera.
Nola eman dezaket izena?
Galdetegi hau betetzen martxoaren 27a baino lehen.
Berrespena:
Izena emateko epea amaitu ondoren, mezu pertsonal bat helaraziko dizuegu, egun horretarako behar den informazio guztiarekin.
Oharra:
Ezarritako boluntario-kopurua gaindituz gero, izena emateko hurrenkeran oinarrituz egingo dugu hautaketa.
Ezin dugu bermatu zure semearen edo alabaren taldearekin joan daitekeenik, boluntario kopuruaren araberakoa izango da.

Eskerrik asko zuen prestutasunagatik, eta animatu egiten zaituztegu ikasleek hainbeste gozatzen duten jarduera berezi honetan parte hartzera.
Horrelako ekimenetarako, ohikoa denez, zuen lankidetza ezinbestekoa da.
Zoazte zapatilak eta kamiseta prestatzen, Marea urdina laster iritsiko da.
Eskerrik asko familia!
Artezkaritzako Euskaraz
Bizi taldea

