BULTZA EUSKALTEGIAK!

 BULTZA EUSKALTEGIAK!

Aurtengo osasun-egoera dela eta, Korrika atzeratu egin da eta horrek zuloa eragin dio AEKko aurrekontuari. Horregatik herritarren laguntza guztiz beharrezkoa dute eta abian jarri duten ekimeren bitartez, diru-jasoketa antolatu dute. Esteka honen bitartez, egin dezakezu zure ekarpena:            https://www.aek.eus/ekarpenak/

Gu, Bihotz Gaztea Ikastola, korrikaren laguntzaile izan gara beti, eta aurten ere “gure kilometroari” dagokion ekarpena egingo dugu.

Gainera, martxoaren 28an, 11:30ean Mamarigatik eta Kabiezeseko enparantzatik bi zutabe abiatuko dira parkeraino, non 12:00etan segurtasun-neurrietara egokitutako ekimen xume bat ospatuko den eta bertan ikastolako ordezkaritza bat egongo da. 

ZATOZ eta Bultza Euskaltegiak! Bultza euskara! 

korrika