HHko 5 urteko gelako haurrak (Mamen eta Aitziber) maiatzaren 4an eta 5ean Lurraska Baserri Eskolara joango gara bi egun pasatzera. Lurraska, Ingurugiro hezkuntzarako zentroa Biosferaren Urdaibai Erreserban kokatuta dago. Ajangiz herrian, Gernikatik hurbil.
Maiatzaren 4an, asteazkenean, goizeko 9:30etan Ikastolatik irtengo gara eta 5etan 16:00etarako bueltatuko gara. Ikastolako goiko errepidera etorri behar duzue haurren bila. Ezin baduzue, ikastolara jaitsiko dugu eta betiko ordutegian joango da etxera.
Lurraskatik gomendatzen dutena eramateko:
- Segurantza sozialeko txartelaren kopia (tutoreari apirilaren 29rako eman)
- Jantzierantziak
- Txandalak
- Jertseiak
- Galtzerdiak
- Deportibak, edota errepuestorako oinetakoak
- Garbiketarako tresneria: Xaboia, Eskuohiala, hortzorea, hortzeskubila, orrazia…
- Pijama
- Txubaskero edo uretako soinekoren bat
- Uretako botak edota mendiko botak
- Etxeko zapatilak
- Losakua
- Azpiko izara
- Kantinplora
Umeen arropak zein gauza guztiak markatuta etorri behar dira.
Maletaren tamainua kabina neurrikoa izatea iradokitzen dugu.
Kolonia horien prezioa 95€ koa da, eta ekaineko erreziboan kobratuko da.
Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute apirilaren 29a baino lehen.
Haurrentzako oso irteera aberasgarria da eta denak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
