Ikasturte honetan, 5. mailako ikasleak Dima herriko Lapurriketa egoitzara kolonietan joango dira.
Martxoaren 2an irtengo dira eta martxoaren 4an itzuliko dira. Egun horietako ordutegia eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira.
Eraman beharko dituzten gauzak: beheko izara, lozorroa eta pijama; 2 musuko eguneko, garbiketa pertsonalerako gauzak: orrazia, toalla handi bat eta beste txiki bat, hortzeskubila….; zira edo anoraka; txanoa eta eguzkitarako krema, mendiko botak, kiroletarako oinetakoak, txankletak, koadernoa eta boligrafoa; motxila txiki bat eta egonaldiaren egun bakoitzerako behar diren jantziak.
Kolonien prezioa 103 eurokoa izango da, eta martxoko ordainagirian kobratuko da.
