Otsailaren 6an, astelehena, arratsaldeko 16:30etatik 18:00ak arte (ikastolako jantokian), jolasaren garrantziaren inguruko hitzaldi bat antolatuko dugu.π§ π Hitzaldi hau gaian aditua eta Mondragon Unibertsitateko Haur Hezkuntzako graduko irakaslea den Itsaso Pagoagak emango du.β€οΈ
0-9 urte bitarteko haurren gurasoei zuzendua dago, ondorioz, ikastolako gurasoa izan edo ez, denak gonbidatuta zaudete.π€
Beraz, anima zaitezte galdetegi honetan izena emanez! Izan ere, erabat aberasgarria ikusten dugu zuek gure proiektua ulertzea eta ildo beretik, gure ikasle diren, zuen etxeko altxor txikiak heztea.ππ
Hitzaldia ematen den bitartean harrera-gela aukeran egongo da. Modu honetan, txikitxuei arreta eskiniko zaie solasaldian.