Jantokiko agurra

Konturatu barik hamar hilabete pasa dira eta oporrak berriro kantoian.

Ikasturtean zehar gure ikasleek jantokiko tartean hainbat gertaera bizi izan dute; momentu horiek guztiak laburbiltzea oso zaila egiten zaigu, baina bideo honen bitartez izandako sasoi batzuk helarazi nahi dizkizuegu.

Horrekin 2018-2019 ikasturteari agurra emango diogu. Opor zoriontsuak izan itzazue!