Otsailaren 25ean ikastolan inauteriak ospatuko ditugu, beraz, ikasle eta langile guztiak mozorrotuta etorriko gara. Espero dugu aukeratu dugun gaia, “musika estiloak”, denon gustukoa izatea eta batez ere, egiteko erraza. Horra doaz, adinen araberako hautuak:
- HH 0-6 urte. Rock
- LH 1. Punky
- LH 2. Rockabilly
- LH 3. Heavy
- LH 4. Flamenko
- LH 5. Reggae
- LH 6. Country
- DBH 1. Drill eta Opera
- DBH 2. Drill eta Reggaeton
- DBH 3. Country eta Glam
- DBH 4. “70 eta 80 hamarkadak”
Espero dugu egun horretarako osasun-egoerak hobera egingo duela eta herrian zehar kalejira egin ahal izango dugula. Baina horrela ez balitz, bestelako jarduerak aurreikusita dauzkagu gure ikasleek ahalik eta hoberen pasa dezaten.
Eguna hurbildu ahala hartu dugun erabakia jakinaraziko dizuegu, baita zuen aldetik behar izango dugun laguntza ere: ibilbidean zehar gurekin etorri, txokolatea banatu…
