Otsailaren 17an ikastolan inauteriak ospatuko ditugu, beraz, ikasle eta langile guztiak mozorrotuta etorriko gara. Espero dugu aukeratu dugun gaia, zirkua, denon gustukoa izatea eta batez ere, egiteko erraza. Horra doaz, adinen araberako hautuak:
- HH osoa: zirkua (libre)
- LH 1: aurkezleak
- LH 2: gizaki-bala
- LH 3: magoak
- LH 4: mimoak
- LH 5: pailazoak
- LH 6: domadoreak
- DBH: (zehazteke)
Espero dugu egun horretan eguraldi ona egingo duela eta herrian zehar kalejira egin ahal izango dugula. Baina horrela ez balitz, bestelako jarduerak aurreikusita dauzkagu gure ikasleek ahalik eta hoberen pasa dezaten.
Eguna hurbildu ahala hartu dugun erabakia jakinaraziko dizuegu, baita zuen aldetik behar izango dugun laguntza ere: ibilbidean zehar gurekin etorri, txokolatea banatu…