Ikasturte hasiera 2020/21
Dakizuen bezala aurreko ostiralean Hezkuntza Sailburuak prentsaurre bat egin zuen Hezkuntzan hartutako neurri berriak azaltzeko. Horietariko bat egutegi eskolarrari dagokio. Beraz, egutegian hasiera eguna horrela geldituko da:
- HHko 1. go zikloa: irailaren 2an.
- HHko 2. zikloa: irailaren 9an (3 urteko umeentzat egokitzaldirako finkatutako egunak mantenduko dira).
- Lehen Hezkuntza: irailaren 9an.
- DBHko 1. eta 2. mailak: irailaren 8an, 10:00etan, aurkezpen eguna.
- DBHko 3. eta 4. mailak: irailaren 15ean, 8:30etan.
Gurasoen presentzia ikastolan ahalik eta gehien gutxitu behar da, hori dela eta, idazkaritza edo irakasleren batekin hitz egiteko aurretik ordua eskatu beharko da (bihotz.gaztea.ikastola@gazbi.net edo irakasleari bidali).
Gelako guraso bilerak on line izango dira. Gonbitea e-postaz jasoko duzue.
- HHko 3, 4 eta 5 urteko gelak: irailaren 3an, 16:30ean.
- LHko 1. go zikloa: irailaren 7an, 16:30ean.
- LH 2. zikloa: irailaren 8an, 16:30ean.
- DBH: irailaren 7an, 16:30ean.

Ostegunean behin betiko inskripzioak egiteko galdetegia bidaliko dugu. Galdetegi hau 6rako erantzun beharko duzue (ekainean bidalitakoa ez dugu kontuan izango).
Edozein zalantza izatekotan idatzi lasai.