Datorren ekainaren 22an ikasturte amaierako txangoa egingo da.
- Tokia: Murgiako Igerilekuak.
- Ordutegia: 9:00-16:30. Autobusa 09:15 aldera irtengo da Buenavistako anbulategitik.
Egun osoko txangoa izanik, ikasle bakoitzak beharrezko janari eta edariak eraman beharko ditu. Musukoa derrigorrezkoa da autobusean!
Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera) eta, beraz, haurren bila etorri beharko duzue Buenavista anbulatorioaren parean dagoen autobus-geltokira.
Oharra! Seme-alaba bat baino gehiago baduzue eta hauek hartzeko oztopoak badituzue, tutoreei jakinarazi eta haiek kontuan hartuko dute.
Txango honen prezioa 10,60 eurokoa da eta uztaileko ordainagirian kobratuko da.
