Datorren ekainaren 21ean HHko 3, 4 eta 5 urteko haurrek ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Autobusak 9:45/10:00etan irtengo dira, beraz, haurren sarrera betikoa izango da (9:00etan eta 9:20an).
- Lekua: Akarlanda (Erandio)
- Ordutegia: 9:45/10:00tik 16:00ak arte
Eraman beharrekoa:
- Bisera
- Motxilatxo batean aldatzeko arropa
- Bazkaria eta edaria
- (autonomiaz jan daitezkeen janaria eramatea gomendatzen dugu).
Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera), beraz, haurren bila etorri beharko duzue Santurtziko Mercadona ondoan dagoen enparantzara (Antonio Alzaga 7).
3, 4 eta 5 urteko haurrak 16:00etan iritsiko dira.
Txango honen prezioa 6 eurokoa da eta uztaileko ordainagirian kobratuko da.
Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute ekainaren 20a baino lehen.
OHARRA! Seme-alaba bat baino gehiago baduzue eta hauek hartzeko oztopoak badituzue, tutoreei jakinarazi eta haiek kontuan hartuko dute.


