Datorren ekainaren 22an haurrek ikasturte amaierako txangoa egingo dute. Autobusa 9:30etan irtengo da, beraz, haurren sarrera malgua izango da 9:15ak arte.
- Lekua: Akarlanda (Erandio)
- Ordutegia: HH, 2 urte (Xabier eta Oihane): 9:30-14:30
Eraman beharrekoa:
- Bisera
- Motxilatxo batean aldatzeko arropa (badaezpada)
- Bazkaria eta edaria
Egun horretan ez da autobus-zerbitzurik egongo (ikastolatik etxera), beraz, haurren bila etorri beharko duzue Santurtziko Mercadona ondoan dagoen enparantzara (Antonio Alzaga 10).
2 urteko haurrak 14:30ean iritsiko dira.
Txango honen prezioa 6 eurokoa da eta uztaileko ordainagirian kobratuko da.
Kontu korrontea ikastolan emanda ez daukatenek idazkaritzan ordaindu beharko dute.
