Familia agurgarriak,
Datorren larunbatean, ekainak 17, gure ikastolaren jaia ospatuko dugu, Bihotz Gaztea Ikastolaren jaia!
Familian hainbat jarduera, lehiaketa eta tailer egiteko ekitaldia ospatuko dugu. Bizi izan dugun ikasturtea oroitzeko eta gozatzeko inoiz baino gogotsuago.
Jaia ikastolan izango da, ezin bestela izan. Hainbat gunetan banatuko da: goiko patioan, beheko patioan eta barne-espazio ezberdinetan. Guzti honek etxean bezala sentiaraziko digu.
Ordutegiari dagokionez, jarduerak pixkanaka-pixkanaka hasiko dira. Jaiari hasiera emateko ordutegi ofiziala 11:00etan bada ere, kirolariak izango dira goiztiarrenak eta futbol eta saskibaloi txapelketei hasiera emango dietenak 09:30ean. Ondoren, eskulanak, puzgarriak, talo tailerra, lehiaketak, txosna, eta bestelako jarduerak hasiko dira.
Eguerdiko 14:00etan sariak banatuko dira eta 14:30ean gutxi gora behera BAZKARIA izango dugu (dagoeneko beteta eta itxita dago).
Horrela, festaren parte izatera gonbidatzen zaituztegu. Guztiok izango zarete ongi etorriak, bai probetan parte hartu nahi duzuenok, bai zerbait hartzera eta familian egotera etorriko zaretenok ere, edo besterik gabe agurtzera pasa nahi duzuenok. Zuen jaian zuek protagonista.
¡EKAINAREN 17RA ARTE FAMILIA!

