Familia agurgarriak,
Datorren larunbatean, ekainak 18, gure ikastolaren jaia ospatuko dugu, Bihotz Gaztea Ikastolaren jaia!
Familian hainbat jarduera, lehiaketa eta tailer egiteko ekitaldia ospatuko dugu. Bizi izan dugun ikasturtea oroitzeko, gozatzeko eta inoiz baino gogotsu bueltatu garela ospatzeko.
Jaia ikastolan izango da, ezin bestela izan. Hainbat gunetan banatuko da: goiko patioan, beheko patioan eta barne-espazio ezberdinetan. Guzti honek etxean bezala sentiaraziko digu.
Ordutegiari dagokionez, jarduerak pixkanaka-pixkanaka hasiko dira. Jaiari hasiera emateko ordutegi ofiziala 10:00etan bada ere, kirolariak izango dira goiztiarrenak eta futbol eta saskibaloi txapelketei hasiera emango dietenak 09:00etan (ordutegi hau ez da guztiz ofiziala, parte-hartzaile kopuruaren arabera alda daiteke). Ondoren, eskulanak, puzgarriak, talo tailerra, lehiaketak, txosna, jarduerak etab. hasiko dira.
Horrela, festaren parte izatera gonbidatzen zaituztegu. Guztiok izango zarete ongi etorriak, bai probetan parte hartu nahi duzuenok, zerbait hartzera eta familian egotera etorriko zaretenak, edo besterik gabe agurtzera pasa nahi duzuenok. Zuen jaian zuek protagonista.
¡EKAINAREN 18RA ARTE FAMILIA!

