Ikastolako gurasoentzako ate ireki jardunaldiak

Aste honetan zehar 65 familia inguru hurbildu dira gure proiektuko muinak ezagutzera. Ikastolak bi bisita-egun antolatu ditu gurasoek ikasleek gelan zer egiten duten eta zeintzuk diren lantzen dituzten ekintzak zuzenean ikus dezaten.

Oso esperientzia polita izan da eta familia gehinen artean onarpen zabala izan duena.

Ate ireki jardunaldi berezi hauek zalantzak argitzeko eta proiektua zertan datzan ezagutzeko balio izan du.

Ikastolako gurasoentzako ate ireki jardunaldiak