Ikastolak egin beharreko kudeaketa COVID egoeraren aurrean
Jarraibide orokorrak
DERRIGORREZKO ETAPAKO ikasle bat IKASTOLARA JOATEA
DERRIGORREZKOA DA osasun-egoera onean badago.
Ikasle batek EZ DU ikastolara joan behar egoera hauetan:
- PCR baten edo beste proba diagnostiko molekular baten emaitzaren zain
dagoenean.
- Isolamenduan badago , PCR bidez diagnostikatutako koronabirus-infekzio
bat duelako.
- Berrogeialdian badago , COVID kasu baieztatu baten kontaktu estua delako.
- Koronabirus bidezko infekzioarekin bateragarriak diren sintomak baditu.
Zein dira koronabirusaren sintomak?
Edozein larritasuneko arnas infekzio akutuaren (aguda) koadro klinikoa duen
edozein pertsona, besteak beste, sukarra, eztula edo aire faltaren sentsazioa duena.
Beste sintoma batzuk ere, hala nola odinofagia (jaterakoan mina izatea), anosmia
(usaimena galtzea), ageusia (dastemenaren zentzua galtzea), giharretako minak,
beherakoak, min torazikoa edo zefaleak, COVID-19 bidezko infekzioaren susmoaren
sintomatzat har daitezke irizpide klinikoaren arabera.
Nortzuk kontsideratzen dira kontaktu estua?
- Bizikidetza egonkorreko taldearen eremuan (EAEn LHko 2. maila arte ,
ikasle guztiak harreman estutzat hartuko dira.
- Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, osasun-agintariek kontaktu estutzat
hartuko dute ikasgelan ikaskideekin duten distantziaren eta maskaren
erabileraren arabera. Hala ere irizpide nagusia honakoa da: Sintomak zituen
kasu batekin leku berean 2 metro baino gutxiagoko distantziara, babes
neurri gabe 15 minutuz gutxienez egondako pertsona ( Ondorioz
ahalegin berezia jarria behar da kontaktua ez izateko neurriak
betetzen ).
Kasuen kudeaketa
Ikastetxean, are gehiago gaur egungo testuinguruan, kasuak garaiz detektatzea,
isolatzea eta harreman estuak izatea segurtasun-ingurune bati eusteko eta
hezkuntza- eta pedagogia-helburuak lortzeko neurri garrantzitsuenetako bat da. Gai
honen inguruan gertatzen diren egoeren gaineko zalantzak argitzeko eta jarraibideak
emateko Hezkuntza Sailak erreferente bat izendatuko du ikastetxe bakoitzerako.
Iraileko lehen astean zehar izango dute erreferentziazko pertsona horrekin
harremanetan jartzeko bideen gaineko informazioa.
Ikasle batek ikastolan COVIDekin bateragarriak diren sintomak baditu :
- Maskara kirurgiko bat emango zaio (2 urtetik gorakoa bada), eta beste bat
zaintzen duen helduarentzat (gomendagarria kasu hauetarako irakasleaz gain
pertsona bat-batzuk izendatuta izatea ikastola bakoitzean, ahal bada pertsona
horren jarduera arrunta ez da ikasgeletan gauzatu behar), gurasoak edo
tutoreak iritsi arte.
- Aireztapen egokia duen eta pedalezko paperontzi bat duen banakako gela
batera eramango da, eta bertan botako dira erabili eta botatzeko diren (une
horretarako bakarrik erabiliko dira) maskara eta zapiak.
- Familiari jakinaraziko zaio bere osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar
dela (familiaren ezaugarrien arabera ikastolak berak egin dezake gestio hori
zuzenean) bere kasua ebaluatu, PCRren eskaera erabaki eta, hala
badagokio, etxeko isolamendua adieraz dezan, emaitza jakin arte.
Larritasun-zantzurik badu, 112 zenbakira deitu behar da.
- 24-48 orduko epean egingo da PCRa.
- Hasierako prozesu honetan eta balizko PCR frogen emaitzak ezagutu arte
bere taldeko ikasleek zein irakasleek ikastolan jarraituko dute.
Frogen emaitzak negatiboak badira
- Bere taldeko ikasleek eta irakasleek bere jarduera arruntean jarraituko
dute.
- Froga egin dioten ikaslearen kasuan Osasun-zentroko profesionalek
jarraipena egingo dute eta alta adieraziko dute egokia iruditzen zaien
momentuan (kasu hauetan ez da derrigorrezkoa bigarren PCR froga
ikastolara bueltatzeko)
Frogen emaitzak positiboak badira
- Ikastolak ezarritako protokoloaren arabera informazio hau modu
antolatuan eta erraz eskuratzeko moduan jasotzea gomendatzen
zaio: Bizikidetza-talde egonkor bakoitzeko ikasleen zerrenda; Gela,
tailer eta laborategi bakoitzeko ikasleen zerrenda eta jardueraren
zehaztapenak; Jantoki-txandako ikasleen zerrenda; autobusena ….
- Kontaktu estukoak izan ez diren ikasleek eta irakasleek ikastolan
jarraituko dute.
- Kontaktu estukoak izan badira:
❏ Ikasleei berrogeialdia adieraziko zaie (salbu eta PCR bidez
baieztatutako koronabirus infekzioa izan badute edo aurreko 6
hilabeteetan proba serologiko positiboa izan badute), PCR froga
egin eta emaitza negatiboak ematen badira ere 10-14 egun
pasa ondoren beste froga bat egingo zaie negatiboak direla
ziurtatzeko. Hau guztia Osasun Zentroarekin koordinatu eta
bere agintepean egin beharko da .
❏ Irakasleen kasuetan Laneko Arriskuen prebentzio zerbitzuari
emango zaio horren berri eta kontaktu estua izan bada
berrogeialdia adieraziko zaio eta lantegian “gaixotasun
profesionala”ren kontsiderazioa izango du . PCR froga egin
eta emaitza negatiboak ematen badira ere 10-14 egun pasa
ondoren beste froga bat egingo zaie negatiboa direla
ziurtatzeko. Hau guztia Lan arriskuen Prebentzio Zerbitzuen
koordinatu eta bere agintepean egin beharko da.
Positibo eman dutenen ikastolara itzultzea
Ospitaleratzeko irizpiderik izan ez duten ikasleak gutxienez 10 egunez isolatuko dira,
betiere 3 egun daramatzate sintomarik gabe. Osasun-zentroko profesionalek
jarraipena egingo dute eta alta adieraziko dute. Ez da kontroleko PCRrik behar
ikastetxera itzultzeko.
Ikasle batek ikastetxetik kanpo COVIDekin bateragarriak diren sintomak baditu
- Gurasoak edo tutoreak harremanetan jarriko dira ikastolako zuzendaritzarekin
edo tutorearekin, beren osasun-zentroarekin edo Osasun Aholkularitzako
Zerbitzuaren erreferentziako telefonoarekin, haien kasua ebaluatu, PCRren
eskaera erabaki eta, hala badagokio, etxeko isolamendua adieraz dadin,
emaitza jakin arte.
Negatiboa ematen badu
- Osasun-zentroko profesionalek jarraipena egingo dute eta alta
adieraziko dute.
- Bere taldekideek eta irakasleek ikastolan jarraituko dute normaltasun
osoarekin.
Positiboa ematen badu
Aurreko kasuan jarraitu den protokolo berdina jarraituko da.
Prozesu hau guztia grafiko batean adierazita ikus dezakezue
