Euskaraz ikasi, jolastu, adiskideak egin, elkarrekin hazi, euskal kultura gozatu eta sustatu nahi dutenentzat sortutako ikastola gara. Euskeraz, gazteleraz, ingelesez… komunikatu beharko dira mende honetako euskaldunak eta gure seme-alabak Europako eta mundu zabaleko hiritarrak izatea nahi dugu. Zer garen ahaztu gabe; mundu osorako prestaturik, hemen errotuta, baina.

Guztiok gara ezberdinak eta norbera izaten ikasi behar dugu, elkarrekin bizitzeko ezinbestekoa baita. Heztea ez da irakastea soilk, balioen formakuntzak ematen baitio giza jokabideari zentzua.

Kalitatea kudeaketa sistemetatik harago doa: gauzak ongi egitea da eta hobetu gurean lan egitean datza.

MISIOA, IKUSKERA ETA BALIOAK

Gutako gehienoi galdetuko baligute zein den bizitzan dugun preziatuena, askok eta askok, zalantzarik gabe, seme-alabak aipatuko genituzke. Hortaz, euren heziketan isurtzen ditugun ahaleginek, uneek, asmoek, planek… berebiziko garrantzia dute.

Bihotz Gaztea Ikastolak funtsezko betebehar horretan partaide izan nahi du. Baina ez nolanahiko partaidea, ez. Eragile aktiboa izan nahi du, inplikatua, oinarri sendoak eta errotuak dituena; bere misioaren gidaria dena eta, geroaren garrantziaz jakitun, ikuskera zehatza eta aberatsa gauzatzeko gai izango dena.

Mende erdiko historian Santurtziko Ikastolak sustrai irmoak izan ditu beti gidari: geure balioak. Hasiera-hasieratik, ilusioz beteriko proiektu koherentea sortzea izan da gure xedea. Euskaltzaletasunean jarrera aktiboa dugu ardatza; konfiantzazko lan-giro baikorrean komunitateko partaide guztiek garatu ahal dituzte euren zereginak era autonomoan baina lankidetza eta elkartasuna bermatuz. Horixe baita aberasten gaituen aniztasuna babesteko eta zaintzeko modurik eraginkorrena. Gure izaera zizelkatzen duten balio horiek erabat erroturik izateak, ezinbestez, esan nahi du berrikuntzari eta sormenari ateak zabalik dizkiegula. Hain zuzen ere, ezinbesteko tresna ditugu esparru orotan ekitatea eta bikaintasuna lortzearren.

Seguru asko, hainbat ikastetxek antzeko zutabeen inguruan eraikitzen dituzte beren hezkuntza-proiektua; agian, guk baino instalazio hobeak izan ditzakete; beharbada, gurea baino historia luzeagoa… auskalo! Hala ere, Bihotz Gaztea Ikastolak ez du inor bezalakoa izan nahi. Izaera propioa eta berezia du eta existituko ez balitz, norbaitek asmatuko behar izango luke.

Izaera horri misioa deitu diogu eta misio horrek ezaugarri zehatzak ditu. Bihotz Gaztea Ikastolak, herri-onurako kooperatibaren egituraz, hezkuntza euskalduna bermatzen die ikasleei, etorkizuneko biztanleak izango diren heinean, bizi garen gizartearekiko zein ingurumenarekiko konpromisoa arduraz garatuz.

Horretarako, gure 0-16 urte arteko ikasleei eskaintzen diegu konpetentzietan oinarrituriko hezkuntza-proiektu berritzailea eta konpartitua -familiak eta profesionalak lagun-. Euskara eta euskal kulturaren sustapenetik hasita, ikasle guztiek beraiei egokitutako kalitatezko irakaskuntza eleanitza eta integrala jasotzen dute, non euren garapen emozionala eta berdinen arteko bizikidetza gakoak diren.

Ikastola handia osatzen dugu. Agian, ez zenbakitan baina bai berezi egiten gaituzten ezaugarritan: arreta, guretzat, lehentasuna da; aniztasuna zaintzeko arreta pertsonalizatua; ikastolaren hezkuntza-komunitatea osatu eta osatzen dugunon arteko komunikazioa etengabekoa da; Ikastolen Elkarteak ematen digun babesaz, komunitate osoak hezten duela ahaztu ezinik, era kooperatiboan lan egiten dugu hobekuntzaren bila.

Zubi batean bezalaxe, zutoinek eta tirantek sendotasuna bermatzen diote egiturari. Horixe bera ematen digute gure balioek. Baina zubi guztiak ez dira berdinak; bakoitzak bere gorpuzkera du; gurean misioak ematen digu izateko arrazoia.  Jakina, zubiak ere norabait joateko parada ematen digu; ikastolako ikuskera.

Datozen urteotan Bihotz Gaztea Ikastolak bere hezkuntza-proiektu berritzailea eta euskalduna, guztion partaidetzaz, elkarbizitza osasuntsuaren bidez, hurbildu nahi du bikaintasunera. Esparru eta eremu guztietan ikastola handitu nahi dugu jasangarritasunean oinarritzen den kudeaketa eraginkorra eginez eta gizartearen aitorpena jasoz. Funtsean, bere jardunaren iparrorratza denez, Ikastolak osatzen duen komunitatearentzat hazi-hezi bikotea bereizezina da; gu gara hazi eta hezi bazterrak lotzen dituen zubia.

KOMUNIKABIDEETAN

Azkenengo urteetan, geure ikastolaren inguruan hainbat izan dira agertu diren berriak komunikabideetan:

EiTB Gertutik: "Ikastolako jantokian, etxean bezala" (23. minutua)

Deia: "Hezkuntza hobetzea: jakin, elkarrizkatatu eta ekarpenak egitea"

Argia: "Ikasleak, laguntzaile onenak"

Wallart: "Ikastolako fatxada apainduz"

Santurtzi Berriak "Bihotz Gaztea y el Instituto Kantauri renuevan el reconocimiento de 'Escuela Sostenible' por su labor en pro del medio ambiente"

20 minutos: "La ikastola Bihotz Gaztea y el colegio Carmelitas de Santurtzi reciben la Q de calidad del Gobierno vasco"

Tele 7: "Ha empezado a funcionar la primera patrulla escolar de Santurtzi"

Elkarrizketa Hiri Gorrian (Euskadi Irratia): "50. urteurrena: altxorra" (19. minutua)

Eurest Euskadi: "'Egun euritsu batean, SEAT 600 batean jaio zen' Bihotz Gaztea ikastolaren 50. urteurrena, ZORIONAK!"

CentroDeltaPs!icología: "Denok Batera: programa de mejora de la convivencia en la ikastola Bihotz Gaztea"

Deia: "El hijo de Bihotz Gaztea"

Su&Blai-ko erreportajea: "presio atmosferikoa"

Tele 7: "La ikastola Bihotz Gaztea entrega los premios del certámen fotográfico 'Santurtzi eta Euskara'"

#VEEGAPPS: "Google Classroom bitarteko Txanela Bihotz Gaztean"

Tele 7: "Bihotz Gaztea Ikastola de Santurtzi ha concluido hoy sus jornadas de puertas abiertas"

Tele 7: "La Ikastola Bihotz Gaztea de Santurtzi celebrará la próxima semana su Euskal Astea"

Tele 7: "Bihotz Gaztea Ikastola es el primer centro de la margen izquierda en implantar el programa Kiva"

Tele 7: "En Santurtzi, los alumnos de Bihotz Gaztea Ikastola salen a la calle a celebrar el carnaval"

Su&Blai-ko erreportajea: "euskararen erabilera Santurtzin"

Tele 7: "La ikastola Bihotz Gaztea se abre al pueblo de Santurtzi con su Euskal Astea"

Tele 7: "Policía de Santurtzi y Bihotz Gaztea Ikastola ponen en marcha la Patrulla Escolar"