Pasa den astean topaketa izan genuen ikastolan, topaketa garrantzitsua, promozio askotako ikasle ohiak bildu baikenituen. Ez ziren guztiak egon baina egongo dira. Honen helburu nagusia sare bat sortzea da. IKASTOLA familia bat da eta ikasle ohiak ere familia honen parte dira eta horrela sentitzea nahi dugu. Edozein familiatan bezala ondo pasatzeko, elkarri laguntzeko, eta kideak babesteko gaude eta egongo gara. Ikastola GU gara, eta GU horren barruan oraingo ikasleek, familiek, langileek eta hemendik pasatu diren ikasle guztiek lekua daukate.
Bidaia luzeko lehen urratsa. Mugimendu hau ez da geldituko. Hurrengo pausuen berri emango dizuegu.