Kaixo ikastolazale,
Datorren maiatzaren 21ean egingo da Ibilaldia Ondarroan. Egun horretan, jaia behar den moduan ateratzeko, zuen guztion laguntza beharko dute antolatzaileek.
1.100 boluntario beharko dituzte egun horretako lan ezberdinak egiteko. Hauek dira egin beharrekoak: sarrerak zaindu, edarien txosnetan aritu, ogitartekoen txosnetan aritu, diru-trukeetan egon, segurtasunaz arduratu, mantenu lanak egin, muntaia eta desmuntaia egin, trafikoa gidatu, aparkalekuak koordinatu, garbiketa, osasun zerbitzua eman, zozketa egin, txahal/oilasko eta piper pintxoak saldu, elektrizistak, iturginak eta arropa saldu.
Gure ikastolan 12-15 laguneko talde bat batzea behar dugu gune ezberdinetako txosnetan (edariak edo ogitartekoak) lan egiteko. Lau guneko ibilbidea prestatu dute eta gune bakoitzean edari eta ogitarteko txosna bana jarri dituzte.
ANIMATU ZAITEZTE!
