IBILALDIA MAIATZAK 30

 KALA-KALATA! MAIATZAK 30

2021eko IBILALDIAk ez du ibilbiderik izango, ez janari eta edari zerbitzurik, ez kontzertu erraldoirik… Halere, lau gune nagusi izango ditu herrian zehar banatuta. Ondorengo azalpenetan agertzen denez, edizio honen ezaugarriak kontuan, ezinezkoa izango da gune batetik bestera mugitzea; erabiltzaileak aukeratu egin beharko du.

 Zentzu horretan, Ibilaldia egunean guneren batean parte hartu ahal izateko, bertan izango diren aktibitateez gozatzeko, aurretik Ibialaldia Webgunean izena eman beharra izango da. Horrela egin ezean, ez da aukerarik izango Ibilaldiko guneetan sartzeko. Beraz, ez da besterik behar, baina derrigorrezkoa da Webgunean izena ematea.

Bihotz Gaztea Ikastolak parte hartzera gonbidatzen zaituzte. Denok Ikastolen jaiekin!

Ibilaldia