HEL HORRI! ELLORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLAKO IBILALDIA

 IBILALDIA 2020

Jakingo duzuenez, aurtengo Ibilaldia ez da maiatzaren 31n egingo. Oraindik data berria zehazteko dagoen arren, Ibilaldiak bizirik jarraitzen du eta ekimen ezberdinak prestatzen ari dira Bizkaiko Ikastola guztien argi hori itzali ez dadin. Ekimen horietako bat da ikasleen sormena lantzeko eta erakusteko balio dezakeen hau, zeinaren kartela honekin batera bidaltzen dizuegun.  

ZER EGIN BEHAR DUZUE? 

  • 18 urte baino gutxiago izan behar duzue.
  • Maiatzaren 25a baino lehenago 4 minututik beherako bideo bat bidali iezaozue zuen trebetasun edo gaitasun artistikoak erakutsiz (musika, dantza, antzerkia, imitazioak, magia, margolanak, akrobaziak, txisteak, esperimentuak, papiroflexia…). 
  • Bideo onenak Ibilaldiaren webgunean ikusgai ipiniko dituzte eta egileek saria jasoko dute (Ibilaldiko biserak, jantziak eta osagarriak). 

 

Argibide gehiago: www.ibilaldia.eus

Anima zaitezte!