HARRIAK EZKUTATZEN

 Harriak Santurtzi

Bihotz Gaztea Ikastolak modan dagoen jolasean ere parte hartzen du.

Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleek ekimen polit honetan parte hartu nahi izan dute. Horrela, bada, bakoitzak bere moduan apaindu du harria, eta orain gurasoak etxetik atera beharko dituzte, utzi beharreko ezkutaleku perfektuaren bila joateko. Nork aurkituko du?