LH 2. mailako ikasleek lanbideei buruzko unitate didaktikoa landu dute, eta zein modu ederragoa horietaz ikasteko gehiago, beraien gurasoen esperientziak entzuteak.
Guraso batzuk gelaratu dira eta haien lanei buruz hitz egin diete: zertan datza haien lana, zer egin behar da lan hori egiteko, non egiten duten lan, zer tresna behar dira lan hori egiteko, zenbat denbora daramatzaten lanean…
Esperientzia zoragarria izan da eta pilo bat ikasi dute.
Mila esker etorritako gurasoei!