Gurasoen Eskola: “Sare sozialak eta bideo-jokoak, nola jarri mugak?”
Gurasoen eskola
Familia horiek:
Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloan dugun helburu garrantzitsuenetako bat familien prestakuntza eta ahalduntzea laguntzea da, seme-alabekin hezkuntza-lana burutu ahal izateko.
Helburu hori dugula eta coronavirusak eragindako murrizketak kontuan hartuta, Gurasoen Eskolako bilerak Internet bidez egitea proposatu nahi dizuegu.
Lehen Hezkuntzako lehenengo hitzaldi-solasaldia martxoaren 4an izango da, 15:15ean, Ane Gordejuelaren eskutik: “Redes Sociales y videojuegos, ¿cómo poner límites?”
Hitzaldia entzuteko eta parte hartu ahal izateko, honako esteka honetan klikatu behar duzue. Ez duzue zertan inolako programarik deskargatu eta mugikor arrunt batetik sar zaitezkete.
Amaitzerakoan, balorazio-inkesta labur honi erantzuteko eskatzen dizuegu.
Zuen gustuko ekimena izango delakoan, agur bero bat.
Itziar Carrocera | Fernandez Gizarte Ekintza eta Berdintasun Arloko Zinegotzia
