HH 5 urteko ikasleek (Mamen eta Aitziber) martxoaren 17an Guggenheim Museora irtenaldi bat egingo dute. Museoan zehar ibilbide malgua egin ahal izango dute eta erakusketa bat edo gehiago ikusteko aukera izango dute.
Ikasle bakoitzak bere janaria eta edaria eraman beharko du.
Txango honen prezioa 10 eurokoa izango da eta apirileko erreziboan kobratuko da. Ordainagiria helbideratuta ez duten familiek idazkaritzan ordaindu beharko dute, martxoaren 15a baino lehen.
Egun horretako ordutegia betikoa izango da.
