Duela 10 egun, gutxi gorabehera, Glasgow-ko goi-bilera amaitu zen.
200 herri inguru bildu ziren, Eskoziako hirian, klima-aldaketaren arazoaren aurrean akordioak lortzeko. 2030ri begira berotegi efektuko gasen emisioak 45% bat murriztea eta 2050-erako gasen emisioak “0” izatea zuten helburu. Murriztu nahi zituzten gasak CO2 eta metanoa ziren, batez ere.
Hau Agenda 2030eko Garapen Iraunkorrerako 13. helburuarekin dator bat: “Klimaren aldeko ekintza”.
Bilera amaituta ezin daiteke esan oso arrakastatsua izan denik. Hala ere akordio batzuk lortu dira:
- Deforestazioarekin amaitzea 2030erako; 148 herrialdek sinatu dute
- Metanoaren emisioak %30ean murriztea 2030erako: 103 herrialdek sinatu dute.
- Ikatzaren energiaren erabilera progresiboki murriztea; 40 herrialdek baino gehiagok sinatu dute zentral hauekin amaitzea 2030-40 artean.
- Erregai fosilak erabiltzen dituzten autoekin amaitzea; 30 herrialdek baino gehiagok sinatu dute 2035 urterako salduko diren ibilgailuek “0” emisioak izatea.
Hurrengo bilera, Egipton izango da, 2022an.
[vc_gallery interval=”3″ images=”13862,13865″ img_size=”full”]