Getariako txangoa (DBH 4)

Aurreko martxoaren 12an DBH 4ko ikasleak Getariara joan ziren hautazko arloekin lotutako jarduerak egiteko.

Teknologia eta Frantseseko ikasleek Balenciaga museoa bisitatu zuten, bertan erakusketa ikusiz eta tailerrak eginez. Teknologiakoek moda eta elektronika sortzailea tailerrean zirkuitu bat eraikitzen ikasi zuten material berriekin esperimentatuz eta elektronikaren diziplina ehunetan txertatzeak eskaintzen dituen sormen-aukerak arakatuz.

Bestalde, Frantseseko ikasleak, kustomizatu eta birziklatu izeneko tailerrean, jantziak sortzen hasi ziren kustomizatzeko metodo errazak zein oihal birziklatuak erabiliz, bai eta naturaren mugekin bat datozen bizitzeko eta garatzeko moduak izateko beharrari buruz kontzientziatuz ere.

Azkenik, antzerkiko ikasleek Getariako zenbait puntutan grabazioak egiteko aukera izan zuten, herria eta herriko erreferenteak izan diren Elkano eta Balentziaga oinarri hartuta, lan batzuk egiteko.

Getariako txangoa (DBH 4)