Kaixo familia,
Gero eta hurbilago, horrela sentitzen gara eta zuek ere hurbilago sentitzea nahi dugu.
Ikastolak eskaintzen duen zerbitzu oro aztertzeko lan-dinamikarekin jarraituz eta familia guztiekiko komunikazioa bideratzeko oso tresna ona izan daitekeela pentsatuz, ikastolarekin harremanetan jartzeko helbide berria aurkezten dizuegu:
Aipatu nahi dizkiguzuen gai orokorrak, proposamenak, kexak, iradokizunak, sortzen zaizkizuen zalantzak…
Idatzi mezu bat eta lanean hasiko gara!! Ahalik eta lasterren erantzungo dizuegu, eta gehienez 15 eguneko epean aztertuko dugu zuen kontsulta.
Gogoratzen dizuegu orain arte izandako beste kanalak ere erabil ditzakezuela.
Entzun egiten dizuegu, kontuan hartzen zaituztegu eta zuen ekarpen guzti-guztiak baloratzen ditugu.
Inportanteak zarete, entzun nahi zaituztegu, zuen zain gaude.
Eskerrik asko familia!!
