Santurtziko Liburu Azokaren ospakizuna dela eta, Santurtziko Idazleen Elkarteak herriko gazteen artean idazkera zein literaturagatiko zaletasuna sustatu nahian, Gazteentzako II. Kontakizun-Lehiaketa antolatu du. Ikastolako DBH 1. mailako ikasleek parte hartu dute lehiaketan eta euskarazko lehengo eta bigarren sariak irabazi dituzte Iraia MartInezek eta Gorane Arreguik. Zorionak eta jarraitu literaturaz eta idazkeraz gozatzen!