
Zientzia Museora (Miramon)! (LH 5)
Mikeletegi Pasealekua
43, 20009 Donostia, Gipuzkoa
Espainia
Datorren urriaren 4an LH 5. mailako ikasleak Zientzia Museora joango dira.
Irteera horretan hainbat jarduera egingo dira:
- Erakusketa iraunkorra gidapean bisitatuko da baita gainontzeko aretoetatik gure kabuz bisita orokorra bideratu ere.
- Planetariumaren bisitan “Zeruko mugimenduak” ikusiko dute.
- Urtaroen tailerrean parte hartuko dute.
Egun osoko irteera izango da; beraz, ikasleek janaria eta edaria eraman beharko dituzte. Ordutegiari dagokionez, goizez betikoa izango da baina arratsaldez helduera 17:00etan izango da.
Irteeraren prezioa 18 eurokoa da, autobusa eta sarrera barne.