Zerosei proiektuaren inguruko bilera

When:
13/12/2017 @ 17:00 – 18:30
2017-12-13T17:00:00+01:00
2017-12-13T18:30:00+01:00
Where:
Ikastolako soinketalekua
San Juan de Dios Etxetaldea
48980 Santurtzi, Bizkaia
Espainia

Kaixo familiak,

Zerosei proiektuaren inguruko bilera abenduaren 13an egingo  dugu, arratsaldeko bostetan  Ikastolako soinketalekuan.

Bilera honen helburua familiek zerosei proiektua hobeto ezagutzea da  eta beren ideiak, nahiak, zalantzak eta…partekatzea

Bilera parte-hartzaile eta dinamikoa izango dugu:

  1. Zerosei proiektuaren aurkezpena eta informazio orokorra, 20 minututan talde handian.
  2. Familiak talde txikietan banatu eta irakasle batekin mahai ingurua egin, 20 min.
  3. Talde txikietan egindako hausnarketa talde handian partekatu. 20 min.

Etortzeko asmoa izatekotan, abenduaren 5a baino lehen GALDETEGIA bete. Pertsona kopurua aurretiaz jakin behar dugu bilera antolatzeko.

Bilera parte hartzailea denez komenigarria litzateke soilik pertsona nagusiak etortzea, txikitxoekin etorriz gero zaila izango da bilera aurrera eramatea.