HH 5 urte. Koloniak Lurraskan

When:
30/05/2019 @ 09:30 – 31/05/2019 @ 16:00
2019-05-30T09:30:00+02:00
2019-05-31T16:00:00+02:00
Where:
Kanpantxu
s/n, 48320, Bizkaia
Euskal Herria
Cost:
88€
[:eu]HH 5 urte. Koloniak Lurraskan[:es]E. I. 5 años. Colonias en Lurraska (Ajangiz)[:] @ Euskadi | Espainia

5 urteko gelako haurrak maiatzaren 30ean eta 31n Lurraskara (Ajangiz) joango dira, bi egun pasatzera. 30ean, ostegunean, goizeko 09:00etan ikastolatik irtengo gara eta 31n 16:00etan bueltatuko gara. Egun horretan, ikastolako goiko errepidera etorri behar duzue haurren bila (ezin baduzue, ikastolara jaitsiko ditugu eta betiko ordutegian joango dira etxera).

EGUTEGIA

  • Maiatzak 30 (goizean): aurkezpena, maletak desegin, etxea ezagutu eta basora irteera
  • Maiatzak 30 (arratsaldean): etxe-abereak
  • Maiatzak 31 (goizean): ortua eta mosaikoa
  • Maiatzak 31 (arratsaldean): maletak egin eta agurra

EKINTZAK

  1.  ETXE-ABEREAK:  saio horretan Lurraskako etxe-abereak ezagutuko dituzte, beraiekin lan egin eta beraietaz disfrutatuz.
  2.  ORTUA:  saio honetan haurrek elikaduran garrantzia duten landareekin lan egingo dute, bere zainketaz arduratuz. Ortuan erabiltzen den tresneriaz jabetuko dira. Lurraren ezaugarrietaz jabetuko dira. Ortuko betebehar arruntenak egiten erakutsiko zaizkie:haziak jartzen, landatzen, ureztatzen, ongarritzen… Ondoren, horietariko produktu batzuk erabiliz mosaiko bat osatuko dute.

Haurrentzako oso irteera aberasgarria da eta denak parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Gurasoen baimena, ikaslearen datuak eta segurantza sozialeko txartelaren kopia tutoreari maiatzaren 27a baino lehen ematea beharrezkoa da.

Horretaz gain gomendatzen ditugu:

    • Jantzi-erantziak
    • Txandalak
    • Jertseiak
    • Galtzerdiak
    • Deportibak, edota errepuestorako oinetakoak
    • Garbiketarako tresneria: xaboia, eskuoihala, hortzorea, hortzeskubila, orrazia…
    • Pijama

Eskatzen dugu ekartzea:

    • Txubaskeroa edo uretako soinekoren bat
    • Uretako botak edota mendiko botak
    • Etxeko zapatilak
    • Lo-zakua
    • Segurantza sozialeko tarjetaren kopia

Gomendagarria da ume guztiek beraien arropa zein gauza guztiak markatuta ekartzea.  

Kolonia honen prezioa 88,00€koa da, eta ekaineko erreziboan kobratuko da.