Eskulan lehiaketa. Eskulanak familian

When:
20/05/2019 @ 08:30 – 24/05/2019 @ 16:30
2019-05-20T08:30:00+02:00
2019-05-24T16:30:00+02:00
Where:
Santurtzi
Bizkaia
Euskal Herria
Cost:
Free
[:eu]Eskulan lehiaketa. Eskulanak familian[:es]Certamen de manualidades en familia[:] @ Santurtzi | Euskadi | Espainia

Aurreko urteetan jasotako arrakastaren ondorioz, hemen duzue berriz eskulan-lehiaketa. Aurten antolaketan pixka bat berandu bagabiltza ere, oraindik denbora dago familiarekin egiteko, hau da, haurrak eta gurasoak edota aitite-amamak…

GAIA: gai librea da. Baldintza bakarra da birziklatzeko materialaz eginda egon behar dela.

PARTAIDEAK: Ikastolako familiak.

KATEGORIAK: Hiru kategoriatan banatuko dugu leihaketa:

  • Haur Hezkuntzako ikasleak
  • Lehen Hezkuntzako ikasleak
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak

LAN KOPURUA: ikasleko lan banat. DBH-ko ikasleek haien lanak binaka egiteko aukera izango dute.

LANAK IDENTIFIKATZEKO MODUA: gutun-azal baten barruan itxita, ohartxo bat ikaslearen datuekin: izena, abizenak eta bere maila. Gutun-azalean idatzita: esku lanaren izenburua.

JABETZA: esku lanak erakusketa amaitu eta gero berreskuragai egongo dira.

AUKERAKETA BATZORDEA: irakasleak, Ingurumen Batzordeko ikasleak eta ez-dozenteak izango dira.

SARIAK: bi sari, eskulan kategoria bakoitzeko.

EGUTEGIA:

  • Maiatzaren 20tik 24ra: eskulanen aurkezpena.
  • Maiatzaren 27tik 30era: eskulanen erakusketa.
  • Sari-banaketa: ekainaren 5ean, Munduko Ingurugiro egunarekin bat eginez.