Bekak  2017-2018

Bekak 2017-2018

Noiz:
18/09/2017 – 16/10/2017 egun osoa
2017-09-18T00:00:00+02:00
2017-10-17T00:00:00+02:00

Familia agurgarria,

Ikasteko beken eta laguntzen deialdiaren informazioa bidaltzen dizuegu.

Pasa den ikasturtean bekak eskatu zenituztenok (emanda ala ez), idazkaritzatik pasatu behar duzue inprimakia jasotzera.

  • Inprimakia irakurri eta dena ondo badago, egiaztaze-kodea erabiliz, eskabide-proposamena telematikoki balioztatu behar da webgune honetan.
  • Aldaketaren bat egonez gero, gorriz zuzendu eta behar duzuen dokumentuarekin batera idazkaritzan eman ezazue.

Eskaera berriak modu telematikoz egin daitezke. Horretarako bi aukera dauzkazue:

  • Hezkuntza Saileko egoitza elektronikoan, helbide honetan.
  • Ikastolaren bidez. Inprimakia beteta eta sinatuta ekarri behar duzue, atzeko partean eskatzen den dokumentazioaz lagunduta. Inprimakia hutsik, idazkaritzan daukazue. Ikastolak ondoren, eskaera horiek hezkuntza sailaren aplikazioan sartuko ditu.

IKASTOLAN AURKEZTEKO EPEA: irailaren 18tik urriaren 16ra.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA BEKETARAKO:

  • Irailaren 19tik 22ra arte: 9:15etik 10:15era eta 12:30etik 14:00etara.
  • Irailaren 25etik urriaren 16ra: 9:15etik 10:15era eta 15:30etik 17:00etara.

Besterik gabe,

Idazkaritza

Webgune honek bere cookiak eta bitartekoenak erabiltzen ditu zure nabigazioa optimizatzeko, zure lehentasunetara egokitzeko eta jarduera analitikoak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, webguneko Erabileraren Baldintza Orokorrak eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika onartzen dituzu. Informazio gehiago

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close