DBH 1. Donibane Lohitzune.

When:
14/05/2019 @ 08:30 – 16:00
2019-05-14T08:30:00+02:00
2019-05-14T16:00:00+02:00
Where:
64500 Donibane Lohizune
Euskal Herria
Cost:
15€
DBH 1. Donibane Lohitzune. @ Donibane Lohizune | Akitania Berria | Frantzia

Maiatzaren 14an, asteartean, DBH 1eko ikasleak Donibane Lohitzunera joango dira bertako azoka eta herria bera ezagutzera. Irteera lantzen ari garen “Bon appétit!” unitate didaktikoarekin lotuta dago.

Ikasleek txangoetan ez dute dirurik behar izaten etxetik eramaten baitituzte janaria eta edaria. Hala ere, merkatura joango garenez, aukera izango dute bertako produkturen bat erosteko (adib. pastak, galletak…) eta horrela frantsesa dendariekin praktikatzeko. Gomendatzen dugu ikasleek 30€ baino gehiago ez eramatea. Edonola ere merkatuan erosteko soilik erabiliko dute. Eramatekotan, dirua ikasleen ardura izango da guztiz.

Irteeraren prezioa 15 eurotakoa izango da. Egun osoko irteera denez, ikasleek jatekoa eraman beharko dute.