GAZBIOHARRA: “Peñas Negras-era irteera (DBH 1)”

Dakizuenez, urtarrilaren 30ean greba eguna izan zen eta, hori dela eta, DBH 1. mailako ikasleen irteera atzeratu egin zen. Ondorioz, DBH 1. mailako ikasleak Arboledara joango dira otsailaren 14an, ostiralean. Irteeran meatzari-jarduerak paisaian utzitako aztarnak ikusiko dituzte, bertako interpretazio-zentroko monitoreen eskutik.

Goiz osoko irteera izanik (8:30-15:00), jatekoa eraman beharko lukete; horrez gain, arropa eta zapata egokiak eta, lan egiteko, boligrafo edo arkatza.

Ikasleko 5,70€ko prezioa dauka irteerak eta hurrengo erreziboarekin pasatuko da.