Natura, hizkuntza, bizitza eta heriotza.. Herri baten kultura argazkia da.
Urriak 31 betidanik izan da gau berezia eta duela gutxira arte Euskal Herrian “Arimen Gaua” edo “Gau beltza” ospatu izan da. Ospakizun hau Estatu Batuetakoa dela uste dugun arren, Eskoziara joan behar dugu hitzaren jatorriaren bila. Ingeleseezko “All Hallows Eve” hitzetatik dator,santu guztien gaua.
Euskal Herrian hiru elementu ezin ziren falta ospakizun honetan.Batetik, kalabaza eta arbiak hustu eta kandelekin apainduta, kale eta baserri-bideetan jartzen zituzten. Bestetik, etxeko trapu zaharrekin mozorroturik, herritarren artean beldurra hedatzen zuten, bereziki elizara joan etorriak egiten zituzten pertsonen artean. Eta azkenik, kantu-eskean ibiltzen ziren etxez-etxe, jakiak eta goxokiak eskatuz eta honelako kantak abestuz:

Tradizioa berreskuratzeko asmoz, festa ikastolara ekarri dugu eta zenbait ekintza burutu ditugu etapa guztietan. Txikiek beldurrezko ipuinak eta bideoak ikusi dituzte, eta LHn eskulanak egin dituzte. DBHn “Hitzea” izeneko sorgin batek etxe sorginduta batean giltzaperatu gaitu eta bertatik ihes egiteko hainbat froga burutu ditugu “scape room” baten bitartez.
“Gau beltza”ren inguruan gehiago jakin nahi izatekotan hemen klikatu dezakezu.